Parte hartu Inauterietako desfilean – EGIBIZI ETA ANDALE!

Mozorratzea, dantza egitea eta Gasteizko kaleetatik taldean ibiltzea gustoko baduzu, hemen daukazu aukerarik onena hori guztia egiteko!

Har ezazu parte Egibide Nieves Canoko guraso elkarteak antolatutako “Inauteriko desfilean” Otsailaren 22 eta 23an

Animatu zaitez!

Zer egin behar dut izena emateko? E-mail bat bidali helbide honetara carrozanievescano@gmail.com zure izen abizenak eta telefono zenbakia bidaliz prozedura guztia azaltzeko.
Noiz arte daukat aukera izena emateko? Epea azaroaren 7an bukatzen da.
Zenbat ordaindu behar dut? Desfilean parte hartzeko prezioa 30€koa da mozorroa barne.