Ikasturteko itxierako aintzatespenak 2022-2023

Duela egun batzuk, ikastaroa ebaluatzeko ohiko jardunaldia izan genuen, eta eskerrak eman genizkien EGIBIDEn hainbat arlo edo esparrutan buru izan direnei.

Jesús Obrero kanpuseko Kultur Zentroak, gainera, Mila Álvarez de Eulate Nortasun eta Misio zuzendariak dinamizatutako goiz-giro interesgarria bizitzeko aukera eman zuen. Bertan, Arriagako “Gugan” esperientziaren berri eman zen Eztizen, Marta, Jaime eta Ivan hezitzaileen eskutik.

Ikastaroaren itxiera honetan aintzatetsitako pertsonak, hainbat arlotan erantzukizun-aldi bat ixten dutenak, honako hauek dira:

  • Mikel Aguirre (Molinuevoko Lanbide Heziketako arduraduna)
  • Hegoi Urcelay (DBHko Zuzendaritza)
  • Ainhoa Pereda (Pastorala-Zikloetan)
  • Aitziber Erkiaga (Kimika)
  • Oskar Susaeta (Pastorala-Batxilergoan)
  • Aitor Buendía (Kanpo Komunikazioaren Koordinazioa)
  • José Ignacio Eguizábal (Zuzendaritza Nagusia)

Zorionak zuen lanagatik!

ARGAZKIAK                            VIDEO RESUMEN