HIZKUNTZA IKASTAROAK ATZERRIAN (DBH eta Batxilergoko ikasleak)

ESKABIDEA NOLA EGIN

Ikasle adindunak edo adingabe emantzipatuak egingo du eskaera; adingabe emantzipatu gabeen kasuan, berriz, aitak, amak edo legezko ordezkariak.

  • Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela…) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq)
    • Betetzeko epea: 2022ko abenduaren 14ra arte
    • Bide honetan ez da eskabide-formularioa ikastetxean aurkeztu behar
  • Sisteman erregistratuta, helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta: HIA (Hezkuntzako Identifikazio Agiria) / NAN
    • Betetzeko epea: 2022ko abenduaren 14ra arte
    • Ikastetxean aurkezteko epea (beharrezkoa): 2022ko abenduaren 14ra arte, idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen
  • Ikastetxean bertan, bide presentzialean: 2022ko abenduaren 14ra arte, idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen

BETEKIZUNAK

  • Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkun­tzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.

 

  • Esleipena norgehiagoka bidezkoa izango da, eta, beraz, plaza esleitzeko ez da nahikoa izango gutxieneko nota horiek lortu izana. Beharrezkoa da, halaber, hurrenkera-zenbaki bat lortzea, eskatzailea tarte bakoitzean emango diren plazen barruan sartzeko, eta, Irlandaren eta Erresuma Batuaren kasuan, maila bakoitzean emango diren plazen barruan sartzeko.

 

  • Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak eskabidearen aurkezpen-data baino lehenagoko bi ikasturteetan (2020-2021 eta 2021-2022) ikasi behar izan dira Bigarren Hez­kuntzako ikastetxe batean, eta, horietatik, azken ikasturtea funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean egin behar izan da.

 

  • Epe-barruan egitea plaza bakoitzaren tarteari dagokion diru-ekarpena (4.3 artikuluan jasota dagoen moduan).

 

  • Aurreko urteetan, Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko; baldintza hau betetzetik salbuetsita daude Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.

 

  • Beranduenez 2023an betetzea 19 urte.