ESKOLA-GARRAIOA
Ikastetxeak eskola-garraio zerbitzua eskaintzen du Gasteiztik kanpo bizi diren ikasleentzat.
Interesa adierazteko eskaera
Zerbitzu honetan interesa duten familiek atal honetan bertan egongo den formularioa bete beharko dute eskaerak egiteko epean.
Formulario hau da zerbitzuarekiko interesa jakinarazteko baliozko bide bakarra; ez da onartuko beste bide batzuetatik egindako eskaerarik.
Formularioa betetzeak ez dakar berez izena ematea; honetarako balio digu:
- Familien beharrak ezagutzeko.
- Garraio-ibilbideak planifikatzeko.
- Geldialdi berriak egiteko bideragarritasuna aztertzeko, eskatuz gero.
Eskaera guztiak aztertu ondoren, ikastetxeak ibilbideei eta behin-behineko prezioei buruzko informazioa bidaliko du posta elektronikoz, familiek izen-ematea formalizatu nahi duten ala ez erabaki dezaten.
Izen-ematea eta ordainketa
Izen-emateak ikasturte osorako (10 hilabete) konpromisoa dakar. Zerbitzuaren egonkortasuna bermatzeko, ezin izango da bajan eman ikasturtean zehar.
Formalizatzeko, 110 €-ko aurrerakina eskatzen da.
Gainontzeko zenbatekoa honela ordainduko da:
- Bi ordainagiritan, edo
- Hiru ordainagiritan, gainerako zenbatekoa 800 €-tik gorakoa bada.
Harremanetarako datuak
Edozein zalantza edo argibideretarako, familiak ikastetxearekin harremanetan jar daitezke.
E-mail: garraioa@egibide.org
Teléfonoa: 945772545



