Zaintzen Gunea: Vitoria-Gasteizko lehenengo zainketen Etxea

Babespeanek, Egibidek eta Gasteizko Elizbarrutiak ahaleginak batu dituzte Espainian aurrendaria den “Zaintzen Gunea” izeneko proiektua bultzatzeko. Helburua da hauskortasun-egoeran edota bizitzaren amaieran dauden pertsonak zaintzeko balioak babestea eta sustatzea da. Zaintzen Guneak erreferentzia nazionaleko proiektua izan nahi du prestakuntzan, zaintza-lanetan eta gizarte-berrikuntzan, pertsonen bizitzaren amaierako arretari eta haien senideei lotuta.

“Zaintzen Gunea”-k eragile publiko eta pribatuen interesa, laguntza eta finantzaketa lortzeko lan egiten du, lehenak gizarte-politika aurreratuen bermatzaile gisa, eta bigarrenak gizarte solidarioago bat eraikitzeko erantzunkidetasuna bere gain hartuz. Erakunde sustatzaileek ekimen horrekin bat egiteko gonbita egin diete guztiei, publikoak zein pribatuak, ahalik eta denbora laburrenean errealitate izan dadin. Proiektu honen egoitza Elizbarrutiko Brigiden komentu zaharraren zati batean kokatzea pentsatuta dago, eta gaixotasun larri eta aurreratua duten pertsonak eta haien senideak bizitzako azken egunetara arte eta dolu-garaian artatzeko eta zaintzeko sortu da.

Larunbat honetan, urriaren 9an, ospatuko den Zainketa Aringarrien Nazioarteko Egunaren barruan, albiste handi honek Gasteiz indartu nahi du, egoera ahulean dauden pertsonen zaintzaren balioetan banderadun hiri gisa, sentsibilizazioa, prestakuntza eta arreta integrala bateratuz. 2022an errealitate izan nahi duen proiektu baten lehen urratsa baino ez da.