Cristina Penari elkarrizketa SER Vitoriako “Hoy por Hoy” saioan

Cadena SER Vitoriako “Hoy por Hoy” programak gure zuzendari nagusia elkarrizketatu zuen atzo, irailak 14.

Gaur-gaurko programa honetan, Cristina Pena Mardarasek Naiara López de Munain aurkezlearekin partekatu zituen bere helburuak eta hausnarketa pertsonal eta profesionalak, Egibideko arduradun gisa hasiko duen erronka berri honetarako.

Ezin izan zenioten entzun, oraindik beste aukera bat duzue!

Entzuteko, ONLINE egin daiteke.