23/24 ikasturtearen hasierako ekitaldia: Industria Digitaleko Gradu Duala

Gradu honen seigarren promozioa jarri da abian, Deustuko Unibertsitatearekin (Ingeniaritza Fakultatea) batera garatzen duguna.

Ingeniaritzen eremuko unibertsitate-prestakuntza da, industria-enpresek digitalizazioaren erronkari heltzeko behar dituzten lanbide-profil berrietara egokitzen dena.

Ikasle guztiek formatu dualean garatzen dute prestakuntza, gure inguruko 50 enpresa baino gehiagoren lankidetzari esker, eta graduak % 100eko laneratze-tasa du.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Deustuko Unibertsitateari ekitaldi honetan parte hartzeagatik:

Asier Perallos: Ingeniaritza Fakultateko dekanoa
Olatz Ukar: Ikasleen dekanordea

Ongi etorri guztioi!!