EGIBIDEko campusetan: Azaroak, 25

Egun hauetan, hainbat ekintza egiten ari gara EGIDEko campusetan (Arriaga, Jesús Obrero, Mendizorrotza Ostalaritza Eskola, Molinuevo eta Nieves Cano), “Hezkidetza eta Berdintasuna” lantaldetik, “Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren” esparruan.

Egibideko ikasleei zuzendutako jarduera didaktikoak dira, emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiteko.

  • DBH eta Batxilergoa: “MOXIE” filmean oinarritutako jarduera.
  • LHko jarduera: campus bakoitzeko mediatekako jarduera, Gizarteratzeko ikasleek dinamizatua.
    Egibideko “mediateka” bakoitzean argazki bat egingo da (MATÓN/Indarkeriaren aurkako argazkia).