6. Lasterketa Solidarioa “Emakume Ausarten alde” ALBOAN

ALBOANek lagundu egiten die beren bizitza aldatzearren borrokatzen diren emakume ausartei. ALBOANek landa- eta indigena-komunitateetako, baztertutako hiri-inguruetako eta errefuxiatu-eremuetako emakumeei laguntzen die. Genero-berdintasuna eta emakumeen garapen-eskubidea sustatzen ditu gure erakundeak. Lasterketa 11:30etan izango da eta Lasterketa Txiki 11:00etan. Sarrera: Arka Plaza.

Harpidetzen bidez jasotzen dugun diru guztia honetarako erabiliko dugu: desberdintasun sozial handiko komunitateetan ALBOAN GGKEk emakumeen alde bultzatzen dituen proiektuak sustatzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO

EGIBIDEko ikaslearentzat 5€-ko prezio berezia

Izena eman Mediatekan otsailaren 27a baino lehen