First League Lego Euskadiko “Ausolan saria entrenatzaileari” Aitor Ibaberentzat

“Egibide Sharks” taldeak First League Lego Euskadiren finalean parte hartu zuen joan den larunbatean Mondragon Unibertsitateko campusean. Gasteizko ordezkaritzak sari bat jaso zuen, hain

zuzen ere, irakasleari ematen zaion “Ausolan” saria, kasu honetan Aitor Ibaberi dagokiona.

DBHko 4. mailako taldea, 16 urtez azpiko “Gaztedi”ren kamisetarekin parte hartu zuena, errugbian ordezkatzen dituzten talde, elkarrekiko errespetu, ahalegina eta diziplina baloreak aipatuz, honako hauek osatzen zuten: Jon Buesa, Oihana Atiega, Aimar Medina eta Aimar Maestro.

Zorionak, Aitortxu!