Berrikuntza teknologikoko bekak 2022-2023 (Vital Fundazioa)

 

Vital Fundazioak berritu egin du berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko beken deialdia eta eguneratu egin du merkatuaren eskarira egokitzeko arlo berriak sartzeko. Egibideko Lanbide Heziketako ikasle tituludunei zuzenduta, hamar beka emango dira, bakoitza 3.000 eurokoa. Ahal dela, posta elektronikoz eskatu behar dira, eta, ezin bada, ikastetxeetako idazkaritzetan, irailaren 19tik 23ra bitartean, hitzordua aldez aurretik eskatuta.

Beken arloak honako hauek dira:

  • Kalitate-prozedurak laborategi kimikoan
  • Ingurumen-sentsibilizazioko prozedurak hezkuntza-eremuan
  • Ostalaritzako kudeaketa integrala
  • Komunikazioa, Administrazioa eta Kudeaketa LHko ikastetxe batean
  • Ikastetxe bateko informazio-sistemen kudeaketa integrala
  • Sistema-integrazioa 4.0 Industrian
  • Industria-ekipoen mantentze-lanen kudeaketa
  • Fabrikazio- eta muntaia-proiektuak garatzea
  • Hezkuntza- eta ikasketa-laguntzako programa bat ezartzea

Eta deialdi honetan sartutako berritasuna:

  • Ingurumen-kudeaketako prozedurak antolamenduaren eremuan

INFORMAZIO GEHIAGO

FICHA DE SOLICITUD