“Danobat Group” Euskera saria Irune López de Munain-entzako

 

Irune López de Munain, Egibideko batxilergoko lehen mailako ikasleak irabazi du Danobat Group Makina-Erremintako talde garrantzitsuak antolatutako bi sarietako bat. Lehiaketa Euskaraldiaren barruan antolatu zuen Euskara ta Teknologia zaintzen dituen Danobatek. Saria Errigorako produktuen saski eder bat izan da. Zorionak Iruneri eta Aitorri ta Mila esker Danobati.