FP & Enpresa ConfeBask Ekitaldia

Confebaskek FP&Empresa ekitaldia egin zuen Bilboko Euskalduna Jauregian abenduaren 2an. Confebaskek Lantokiko Prestakuntzak eta Prestakuntza duala egin izana egiaztatzen zuten diplomak eman zizkien Euskadiko LHko zentroetako ikasleei.

Oraingo honetan ikasleen ordezkaritza oso txikia izan da, lurralde bakoitzeko bi ikasle soilik parte hartu zuten eta, hain zuzen ere, Egibideko ikasle batek ordezkatu zituen Arabako LHko ikasle guztiak.

Gainera, gure zentroarekin lotura handia duten beste pertsona eta enpresa batzuk aintzatespen berezia ere jaso zuten:

  • Roberto García, gure Arriagako campuseko ikasle ohia eta Electro-Alavesa enpresako bazkide eta zuzendaria, instruktore gisa egindako lanagatik.
  • SNA Europe enpresa saritu zuten, Egibidek proposatuta, gure ikasleen prestakuntzarekin izandako konpromisoagatik.

Azkenik, aipamen berezia egin zitzaion HETEL-i, LHko ikastetxeen elkarteari, Ikaslan eta Aice-Izearekin batera, Euskadiko Lanbide Heziketa sustatzeko eta garatzeko egindako lanagatik.