“Ekonomia Zirkularra” Proiektua

Tknikak zuzendutako “Ekonomia Zirkularra” proiektuaren barruan ikasturte honetan egingo dugun jarduera bat da eta honen helburua hiru ikastetxeetako harreman pertsonalak eta hornitze harremanak sustatzea da. Hurrengo ikasturteetan bestelako jarduerak eta produktuen hartu-emanak ere elkarrekin gauzatuko ditugu.

Gaurko menua Gamarrako Ostalaritza Eskolan eta Egibide-Mendizorrotzako Ostalaritza Eskolan aldi berean eskaintzen dugu eta gure ikasle batzuk bietako batera bazkaltzera joateko aukera izan dute Arkauteko Nekazaritza Institutuko ikasle batzuekin batera. Elkarrekin bazkalduko dute beraien artean elkar ezagutzeko eta etorkizuneko jarduerak martxan jarri ahal izateko.

Esan beharra dago, jarduera osatzeko, gaur Arkauteko Nekazaritza Institutuko jantokian ere osagai berdinekin egindako menu hau eskainiko dutela. Menua osatzen duten osagai gehienak Arkauteko Nekazaritza Institutuan ekoiztutakoak eta elaboratutakoak dira, eta beste gehienak Arabakoak.