EGIBIDE-Arriagan Industria Maisuk Diplomak jasoko dituzte (DEMAI Programa)

Asteazkenean, 17:00etan EGIBIDE-Arriagako Areto Nagusian “Gestión y Planificación asistida en los procesos de Montaje Industrial”-aren Post-zikloaren amaiera eta Diploma banaketa izango da. Vitoria-Gasteizko Mercedes-Benz Vitoria fabrikan Industria Maisu moduan lan egin ahal izateko beharrezkoa dute automozio sektoreko titulazio hau.

DEMAI Programaren X. Promozioaren Diplomen banaketan parte hartuko dute EGIBIDEko Zuzendari Nagusia José Ignacio Eguizábal,  Mercedes-Benz-eko Vitoria Giza Baliabideen Zuzendaria Rodrigo Navarro eta Lanbide Heziketako Zuzendaria den Xabier López de Santiagok.