EGIBIDE EUSKELEC ibilgailu elektrikoko lehiaketan

Pasa den ekainaren 5ean, EUSKELEC lehiaketaren bigarren edizioa izan zen, lanbide heziketako zentroetan fabrikatutako ibilgailu elektrikoen lehiaketa, hain zuzen ere. Bertan 17 ikastetxek hartu zuten parte zenbait probatan – azelerazioa, slalom-a, balaztaketa (euria zelako bertan behera utzi zen froga hau) eta erresistentzia. Proba hauek egun osoan zehar egin ziren eta noski, aldez aurretik ibilgailuaren garapenerako egindako lana ere kontuan hartu zen.

Egibideko ziklo ezberdinetan dauden 7 ikaslek erronka honi aurre egin zioten eta prototipoa egiten joan ziren euren arratsalde libreetan edota oporretan ere. Hilabete guzti hauetako fruitua zerotik hasitako eta euren baliabideekin egindako lana dakarren betetasuna izan da, talde askok pasa den urtean garatutako ibilgailu batekin lehiatu baitute.

Azpimarratzekoa da txapelketa honetan Egibide taldea Arabako LHko Ikastetxe bakarra izan dela.

Esfortzu honen emaitza honako hau izan zen: lehenengo proban (azelerazioa) Egibideko ibilgailua hirugarren poztuan geratu zen. Slalom-ean seigarren poztuan eta erresistentziako frogan ere seigarrenak izan ginen.

Proiektu honetan parte hartu duten ikasle guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu euren eskuzabaltasunagatik:

  • Jose Luis Rosero Sigcha
  • Tania Mtz. de Albéniz Garin
  • Erlantz Etxabe Rodriguez 
  • Iñigo Tobar Beperet
  • Aitor García Montoya
  • Iker Larrazabal Jimenez
  • Unai García López de Eguilaz  

Era berean, laguntza eskaini duten irakasleei ere eskerrak eman nahi dizkiegu. Zorionak guztioi!

BIDEOA IKUSI