EGIBIDE FIRST LEGO LEAGUE Euskadiren 10. edizioan

EGIBIDE-k Gasteizko Europa biltzar jauregian izango den FIRST LEGO LEAGUE Euskadiko Finalaren hamargarren edizioan parte hartuko du larunbatean; Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatuta.

FIRST LEGO LEAGUE Euskadik, erreferentziazko programa da Euskadin STEAM (ingelesezko siglen arabera, Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) hezkuntzan. Bere helburua zientzia eta teknologia euskal gazteengana hurbiltzea da era dibertigarrian eta zirraragarrian. 900 ikasle inguru lehiatuko dira Europa jauregian Espainiako estatuko finalerako postu baten bila.

Gure taldeak, EGIBIDE SHARKS, DBH lehenengo mailako Oinatz, Jonás, Mikel, Emma, June, Alazne, María, Oihana eta Ekhiñe ikasleekin osatuta egongo da. Gainera, Aitor, Eneko eta Alba irakasleen laguntza izango dute eta guztien artean topera ahaleginduko dira heziketa-txapelketa honetan. Zorte on!

INFORMAZIO GEHIAGO