Bikain “Egibide in Rouge” Inauterietan

Egibide – Nieves Canoko “Manuel Zaldivar” guraso elkarteko kideei esker, aurten ere Egibideko ikasle, hezitzaile eta lagunak otsailaren 26 eta 27an gure hiriko Inauterietan parte hartu genuen. Aukeratutako mozorroa “Moulin Rouge” filman oinarritu zen eta leloa “EGIBIDE IN ROUGE. Yes, you can cancan” izan zen.

Ospakizunean, 120 parte-hartzaile inguru izan ginen eta esperientzia hobeezina izan genuen, bai prestakuntzan, baita larunbat eta igandeko desfileetan ere.

Eskertzekoa da guztion parte hartzea. Orain energia berritu beharko dugu hurrengo inauterietara begira!

ARGAZKIAK/BIDEOAK