Elkartasuna Ukrainako gerraren aurrean

Izugarri ikaratuta gaude Ukranian gertatzen ari den guztiagatik eta ukraniar herriari eragina izan dezakeen guztiagatik. Oso une konplikatuak dira. EGIBIDEn 17 ikasle ukrainarrak ditugu eta 4 errusiarrak. Familiekin harremanetan jarri gara nola dauden ikusteko eta ondo eta salbu daudela baieztatu digute.

EGIBIDEk gatazka hau zein beste edozein gatazka armatu gaitzesten ditu. Biktima guztien minarekin bat egiten dugu, eta gure laguntza eta elkartasuna erakusten dugu, indarkeria gaitzetsiz. Nazioarteko politikatik haratago, guztiontzako bakea zabaltzea nahi dugu.

Zenbait euskal elkarte Ukraniarentzat dirua eta premia biziko gauzak biltzen ari dira, hala nola haurtxoentzako higiene-produktuak, lo egiteko zakuak, neguko arropak edo iraungitzen ez diren elikagaiak. Zenbait bilketa-puntu ezarri dira eta dohaintza ekonomikoetarako kontu-korronte zenbakiak gaitu dira.