FP & Enpresa ConfeBask Ekitaldia

Asteazken honetan, abenduaren 4an, Confebaskek LH & Enpresa ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu zuen. Ekitaldian, Euskadiko LHko zentroetako ikasleei prestakuntza duala eta lantokiko prestakuntza egin izana egiaztatzen dituzten diplomak eman zizkieten.

Ekitaldi honetara Egibideko zenbait ikasle joan ziren, 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketako titulazioa lortu zuten ikasleen ordezkari gisa.

Gainera, gure zentroarekin lotura garrantzitsua izan duten beste pertsona batzuen ordezkaritza egon zen. Alde batetik, Leopoldo Martínez IPm Rubí enpresako zuzendari teknikoa izan zen, Egibidek proposatuta, azken urteetan instruktore gisa egindako lanagatik, eta Roberto Garcíak, Electro Alavesa enpresako zuzendariak eta gure Arriagako campuseko ikasle ohiak, ekitaldian parte hartu zuen, LHko ikasle eta ekintzaile gisa izandako esperientzia partekatuz.

Zorionak guztioi!