“GasteizIturri” Proiektua

Otsailaren 21ean, “GasteizIturri” proiektuko Ingurumen-Hezkuntza eta Kontroleko Heziketa Zikloko bigarren mailako ikasleek, Jesus Obrero campuseko DBH 4º mailako H taldeko ikasleekin batera, ekintza bat egin zuten.  GasteizIturri proiektuan, erabilera bakarreko plastikoen kontsumoa murrizteko helburuarekin egin da lan, batez ere botilak. Erabilera bakarreko botilen kontsumoa murrizteko helburuan suertatutako produktuetako bat telefono adimentsuetarako GasteizIturri App-a izan da. App honek, erabiltzaileak beregandik gertu dituen ur edangarriko iturriak bistaratzen ditu geolokalizazio sistema bat baliatuz.

Ekintza honekin eta DBHko 4º mailako ikasleekin, aplikazioaren funtzionamendu egokia, intuitobotasuna eta erabilgarritasuna frogatzea zen helburu. Horrela, klasea bitan banatu zen, eta aplikazioa frogatzeari ekin zioten. Zenbait iturri bilatu eta gero, inkesta bat egin zitzaien, aplikazioaren zenbait alor baloratu eta hobetzeko aspektuak topatzeko.

Aste honetan, otsailaren 27an, gure ikasleek, Gasteizko Udalako Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko eta AMVISAko teknikariei aurkeztu diete proiektua