Ikasle-trukea Alemaniarekin

thumbnail

Hurrengo astean bidai-trukean parte hartzen duen taldea egongo da gure zentroan. Alemaniatik etorriko dira, hain zuzen ere Berlinetik  Max-Delbrück Gymnasium eskolatik. Eusko Legebiltzarra, Gasteizko Udaletxea, Erki Aroko Hirigunea, Artium Museoa eta Santa María Katedrala bisitatuko dugu.
Asteazkenean Donostiara eta Zumaiara joango gara.

Asteburuan ikasle alemaniarrek familiekin beste ekintzak egingo dituzte, eta 22an agur esan behar diegu. Baina ekintzak ez du bukatuko agurrekin, apirilean Berlinera joango gara eta.

Lan honetan lagunduko diguten irakasle guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, bai ikasle alemaniarrek  klaseetan parte hartzen uzteagatik edo jarduera batzuk antolatzeagatik, eta, jakina, familiei ere egiten duten lana ezinbestekoa baita. 


ESKERRIK ASKO. VIELEN DANK!