Hiru emakume. LH Dualeko hiru ikasle (hauetako bat lanean dago bete-betean). Hirurak “Cadena SER Euskadi Topaketak” saioan adibide izan ziren “Prestakunza Duala: euskal eredua” inguruan emandako hitzaldian. Artium-ek gure LH Duala azaltzen duen jardunaldia hartu zuen eta bertan, Estíbaliz Pérez de Arriba (“Pferd-Caballito”), Ilune Hernández (“SMC”) eta Askoa Ramírez de la Piscinaren (“Michelín”) abidideak ikusteko aukera izan genituen.

Eva Domaikak, Cadena SER Euskadiko edukien Zuzendaria, ekitaldia moderatu zuen. Eguna, LH Dualean aditua eta Maastrich University School of Business and Economics-ean nazioarteko ekonomian masterra duen Anika Jansenekin hasi zen. Gero, Jorge Arévalo, LHko aholkulariodea eta Adolfo Morais, unibertsitate eta ikerketa aholkulariordeen esku-hartzearekin jarraitu genuen. Eguneroko praktiketarako gure LHko Zuzendaria den Xabier López de Santiago bertara hurbildu zen, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria (EHU), Xabier Sancho eta SEA Euskadiko Enpresarien formakuntza eta enplegu saileko arduraduna, Yoana Aranbalzak ere bertan egon ziren.

Jardunaldia Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkateak, eta Pilar García de Salazar, Arabako diputatu orokorraren tenienteak itxi zuten.

.