“Ikuspegi Artifiziala” Jardunaldia

Agora Industria 4.0 ekimenaren inguruan, non EGIBIDE parte-hartze aktiboa duen, urtean zehar industriaren arlo ezberdinetako zenbait jardunaldi tekniko antolatzearen helburua proposatu da.

Jardunaldi hauek bereziki enpresetara zuzenduta daude (batez ere enpresa txiki eta ertainak), industrian teknologia ezberdinen aplikazioen adibide errealak ezagun dezaten.

Maiatzaren 15ean, asteartea, EGIBIDEk jardunaldi horietako bat antolatu zuen, ikuspegi artifiziala hainbat sektoreetan eduki dezakeen aplikazioari buruz, hain zuzen ere.

Atxikitzen den triptikoan ikus dezakezuen bezala, goiz osoan zehar ikuspegi artifizialaren aplikazioaren bi esperientzia zehatz aurkeztu ziren: PFERD eta UDAPA-NATURPAT enpresetan erabiltzen direnak.

Gero UDAPA enpresaren instalazioetara bisita egin zen non teknologia mota honen inguruan esperientziak eta enpresek aurre egin behar izango duten aldaketei buruzko zalantzak partekatu ziren.

Jardunaldietan, hamar enpresa eta EGIBIDEko hainbat hezitzaile parte hartu zuten.

Parte hartzaileen balorazioa oso positiboa izan zen eta etorkizunean topaketa teknologiko hauek errepikatzeko asmoa dago.

FOTOS

DOCUMENTO