2018-2019 Batxilergoko Graduazio Ekitaldi hunkigarria

Inmaculada Katedralak (katedral berria) pasa den maiatzaren 3an, 2. Batxilergoko 300 ikasle baino gehiagoren Graduazio Ekitaldia hartu zuen EGIBIDEko campus ezberdinetako (Jesús Obrero, Molinuevo eta Nieves Cano) gazteak elkartuz. Tutore eta hezitzaile, familia eta lagunekin batera ikasleek sentimenduz beteriko eguna bizi izan zuten. Ekitaldian Algara Dantza Taldea emanaldiaz gozatu genuen. Jardunaldian ere Juan Carlos Elizalde Vitoria-Gasteizko Apezpikuaren presentzia izan genuen, gure ikasleei hitz batzuk eskainiz.

Ospakizunean, María Angulo eta Gorka Aguirre hezitzaileek aurkeztutakoa, José Ignacio Eguizábal Egibideko Zuzendari Nagusia, Pedro Rodríguez Batxilergoko Zuzendaria, Nerea Ruiz de Galarreta (Nieves Cano) eta Jesús Gabarre (Jesús Obrero) ikasle guztien ordezkari bezala eta familia guztien ordezkari bezala Cristina Prado eta Belén Pinacho (Nieves Canoko Guraso Elkartea) esku-hartzea eskaini zitzaigun.

Bikaintasunarekin erlazionatutako sariak, Aritz Irazabal (Nieves Cano), Alexander Crespo (Jesús Obrero) eta Iker Moreno (Jesús Obrero) jaso zituzten campus bakoitzean Batxilergoko koordinatzaileak diren Iñaki Resa eta Elvira Vigoren eskutik. Honen ostean, Elena García eta Sergio Sánchez-ek Ama Birjinari loreak eskaini zizkioten Pastoraltzako koordinatzailea den Oscar Susaetaren parte-hartzearekin. Ekitaldiari itxiera emateko tutoreek euren ikasleei diplomak banatu zizkieten.

 

MILA ESKER DENOI ETA ZORIONAK GURE IKASLEEI! 

ARGAZKIAK IKUSI

(bideoa laster igoko da gure YouTube-ko kanalera)