Produktu kata-Hamaiketako Ostalaritza Eskoletan (Ekonomia Zirkularra)

Tknika-k (LH-ari aplikatutako Euskadiko Berrikuntza eta Ikerketa Zentroa) antolatuta, eta Arabako bi Ostalaritza Eskolen laguntzaz EGIBIDE-Mendizorrotza eta Gamarra-, Arkaute eta Murgia Nekazaritza eta Baso Eskolekin batera, hurrenez hurren, ostegun honetako goizean, maiatzaren 9a, garatuko da hornikuntza eta erlazio pertsonalak bultzatzea helburua duen kolaborazio-proiektua.

12:00etan hasiera emango du Mendizorrotza eta Gamarra Eskoletan antolatutako lau eskoletako ikasleei zuzendutako hamaiketako-dastatzeak, Arkauten eta Murgian ekoiztutako produktuekin. Produktu horietaz egindako elaborazioen dastamenari zuzendutako produktu-kata izango da. Aldi berean, produktu horiek berak ohiko hornitzaileei eskatuko zaizkie, elaborazio berak egiteko asmoarekin. Honela, ikasleek konparazio bat egin ahal izango dute bien artean.

Horrekin batera, Irungo Plaiaundi zentroaren Dietetika zikloko irakaskuntza pertsona batek hitzaldi bat emango du 13an Arkauten ikasle parte-hartzaileei, hamaiketako zerealen gainean. Eskainiko diren elaborazioak hurrengoak dira:

  • Espelta ogia (Arkaute)
  • Uhaza eta tipuleta entsalada (Arkaute eta Murgia)
  • Patata tortilla (Arkaute)
  • Berakatz freskoen nahaskia (Arkaute)
  • Gaztaz beteriko orrimamiak (Arkaute)
  • Gazta freskoa eztiarekin (Arkaute eta Murgia)