“Egibide Topaketa” ekitaldiko argazkiak

Pasa den apirilaren 21ean “EGIBIDE TOPAKETA” ospatu genuen. Egun horretan Arriaga, Jesús Obrero eta Nieves Canoko campusetan ate irekiak izan genituen eta baita gure Mendizorrotzako Ostalaritza Eskolan herri bazkari bat prestatu genuen. Topaketa honetan Diocesanas eta Jesús Obreroko hainbat belaunaldi elkartu ziren, gela eta tailerrak bisitatzen edota egondako eukaristianbizipenak eta oroipenak partekatzen. Giro ezin hobea izan genuen egun horretan eta bazkari popularraren ostean, Molinuevoko ikasle ohia den Iñigo Salinero “Txaflas”-en umoreaz gozatzeko aukera izan genuen

ARGAZKIAK