Europa Jauregiak 30 eragile bilduko ditu Gazteria Azokan ostegunean

Ostegunean maiatzaren 3an, 17:30etik aurrera, Europa Jauregiko Olarizu aretoan, Gasteizko gazteek hainbat gauza egin ahal izango dituzte. Prestatu diren 6 lantegietan parte hartu, 20:00etan Azoka itxiko den zozketan irabazi ahal izango dituzte opariak eta ezagutu ahal dituzte Azokan egongo diren 30 eragile baino gehiagok eskaintzen dizkieten aukerak. Hasteko eSports Baskonia Akademy, Geu elkartea, EHU, Gazte Bizhitza programa, Egibide, Kutxabank, Ediren, Merkataritza Ganbara, Ai Laket, Aspace, Asajer, Bizieskola (bizikeltari buruzko segurtasunaz eta mekanikaz aholkuak emango dituzte), Awake, Gurutze Gorria, Gazteok XXI, Bic Araba, Udalaren hainbat sailak eta hiriko beste kirol taldeak Gaztedi eta Araski, beste eragileen artean.

Lantegiak 17:30ak eta 18:45 bitartean egingo dira. Honako hauek izango dira:

Stories Instagramen lantegia
eSports Baskonia academy: Lehiaketa
Zurrumurruak sare sozialetan: Nola identifikatu eta aurre egin egia ez diren fake news –ei.
Gazte lab: Gazte sormen lehiaketa 2019an antolatzeko ekarmenak biltzeko lantegia.
Sare sozialak eta moda: Lantegi hau bi atal ditu. Alde batetik zure irudi pretsonala sortzea eta bestetik zure arropari nola atera probetxu gehiago, industria bigarren industria kutsagarriena dela kontuan izanda.
Prestakuntza Dualari buruzko eztabaida, politiakrien, gazteen eta teknikarien artean.
Lantegiak aparte, gazte sortzaileen emanaldiak izango dira: Nurat abesbatza, capeira taldea, Oreka dantza taldea, Shuffle dantza taldea eta RA musikaria Gauekoak programarekin batera.

Lantegietan parte hartuko dutenek gero Azokatik pasa ahal izango dira zozketarako txartelak lortzeko galdetegi txikiak betetzen edo eragileen standekin galdetzen eta parte hartzen.

Sari ezberdinak egongo dira: Kutxabank emandako Azkena Rock festival bi txartela, hirko kirol taldeko kamisetak, Chromecast batzuk eta bluetoot bozgorailuak. Baita Azokan parte hartzen duten eragileek emandako beste opariak.