I. EGIBIDE SARIAK

 

Ikasturte honetan Diocesanas-Jesus Obrero “EGIBIDE”ren 75. Urteurrenaren inguruan, maiatzaren 29an, asteartea, 18:30etan, Egibide-Nieves Canoko ekitaldi-nagusian, elkarlan harremanak izan ditugun enpresa eta giza-erakundeei esker ona adierazteko ekitaldia egingo diogu.

Asko dira azken hamarkadetan zehar lagundu diguten erakundeak: enpresak, giza-kolektiboak, GKE… Hori guztiarengatik, egindako lan handia eskertzeko, maiatzaren 29ko ekitaldian“ I. EGIBIDE SARIAK” emango dira.

Hauek dira sarituko diren pertsona eta entitateak:

Lan zentroen formakuntza instruktorea: Iñaki de los Bueis (Michelín)

Formakuntza enpresa eta erakundeak: “Aratz” Tailerrak, “El Clarete” jatetxea, Electro Alavesa, “Preoca Servicios Medioambientales”, SIMA Informatika eta Clínicas XXI zentro mediko- estetikoa

Gizarte erakundeak: Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea eta Alboan GKE

Sari Berezia: “ZAYER”