Apirilaren 21a EGIBIDE TOPAKETA

Apirilaren 21ean “EGIBIDE TOPAKETA” ospatzen dugu, Diocesanas, Jesús Obrero eta Egibideko iragana eta orainaldia bateratuko duen topaketa sozial batekin. Ekitaldia Hezkuntza Elkarte osoari zuzenduta dago, hezitzaile, ikasle edota gurasoen elkarteetako pertsonei, gure gela, tailer edota idazkaritzetatik pasa izan dutenek.

  • Ate-Irekiak: Larunbat horretan gure lau campusetako (Arriaga, Jesús Obrero, Molinuevo eta Nieves Cano) ate-irekien jardunaldiekin hasiko gara. Saio izango da:  11:30etan. Gure ikasketak non egin genituen, zein gela edo tailerretan egon ginen eta idazkaritza, pasillo, mediatekak… nola aldatu diren erakusteko une paregabea izango da, bai ikastetxean dauden edo egon direnen partetik zein euren familien partetik ere, bisita gidatu batekin.
  • Eukaristia: Gero, 13:00etan, Sagrada Familia (Pradoan) elizan izango den eukaristiara gonbidatuta gaude
  • Bazkaria: “Topaketa Egunari” amaiera bikaina emango diogu 14:00etan, EGIBIDE-Mendizorrotza Ostalaritza Eskolan, ospatuko den bazkari popularrarekin.

Bazkaria 25 euro/pertsona kostea dauka. Izen-ematea itxita dago