75. Erakustazokan EGIBIDEn

Duela egun batzuk Artium-en izan genuen Erakustazokan EGIBIDEn daukagun hezkuntza eskaintza ikusteko aukera izan dugu. Asteazken eta ostegunean bisita, galdera, erakusketak… izan ditugu, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ekintza ugari, Iker Pesquerak koordinatu zuen talde zoragarriaren eskutik.

Guzti honengatik, egun hauetan 75 urteurrenaren barnean dagoen Erakustazokan tinko jardun zuten irakasle eta ikasleei eskerrak eman nahi dizkiegu. Zorionak guztioi. Atzoko eguna, “Eko-pote Solidario” jendetsu batekin amaitu genuen. Era berean, Artium Museoari eta Vital Fundazioari eskerrak eman nahi dizkiegu eskainitako laguntzagatik.

Erakustazoka hau bezalako ekintzen bitartez, zer garen eta zertarako gauden azpimarratzen dugu: zure proiektuen eskola!

ARGAZKIAK